Berangoztarroi hitza! Lantzarteri buruzko herri-galdeketa orain!


Berangoko EAJ-k ostegun honetan, maiatzak 3, Lantzarteko zelaian etxebizitza tasatu bat erosteko interesa agertu zuten herritarrekin bilera deitu du. Batzar horretara joatera gonbidatuak izan gara, Bildu berangotik baina, ez dugu aipatu hitzordura zinegotzirik bidaliko ez baitugu begi onez ikusten gai garrantzitsu honen inguruan bilera itxirik egiteak. Hau da, gure ustez, ezinbestekoa da gai honi buruzko eztabaida herritar orori zabaltzea, ez soilik eraikuntzaren alde daudenei.
Hori dela eta, EAJ-ari eta alkatea den Anabel Landa andereari dei egiten diogu behingoagatik berangoztarron iritzia oinarri izango duen prozesu parte-hartzailea sustatzera denon artean erabaki dezagun zer egin nahi dugun lantzarteko zelai publikoarekin.