Bildu Sahararekin!

Bideo honen bidez, Berangoko Bilduk Berangoko Udalak Tindufeko Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan nagusientzat egiten ari duen proiektuaren nondik norakoak azaldu nahi ditu. Horretarako, herri-batzarra antolatu genuen maiatzaren 2an; proiektuaren inguruko zalantzak argituz, datuak erakutsiz e.a. Herri bi, irrintzi bakarra!

Hurrengo dokumentuan,Berangoko Udalak gaur egun arte “La Daira de Bucraa”-ko adineko zentrua finantzatzeko inbertitu duen diru kopurua aurkituko duzue.

DOKUMENTALA: GARRASIA SAHARATIK

MunduBat elkarteak produzitutako dokumental honek saharar herriak pairatzen duen blokeo mediatikoa apurtzen du. Sarean dago, nahi izanez gero ikusi ahal izateko. Baten batek euskaraz ikusi nahi izango balu, jarri harremanetan gurekin: berango@bildu.info