Author Archive

Asteartean, maiatzak 7, ezohiko udal bikura

Mai 06 2013
016

Asteartean maiatzeko ezohiko udal bilkura ospatuko da Berangoko udaletxean, arrastiko 7etan. Hau izango da gai ordena:

1.- SANTA ANA SEKTOREA URBANIZATZEKO 2013KO OBRA-PROIEKTUA ONARTZEA,BIDEZKOA BADA.

2.- KONTRATAZIO ESPEDIENTEA ETA ADMINISTRAZIO KLAUSULA PARTIKULARREN PLEGUA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA, ETA PROZESURA IREKIAREN BIDEZKO AJUDIKAZIOA XEDATZEA, PRESASKO TRAMITAZIOA, SANTA ANA SEKTOREA URBANIZATZEKO 2013KO PROIEKTUAREN OBRAK ADJUDIKATZE ALDERA.

3.- SANTA ANA SEKTOREA URBANIZATZEKO OSAGARRIZKO PROIEKTUA DELA-ETA, INTERESDUNEK AURKEZTUTAKO ALEGAZIOEN ERANTZUNA.

4.- SANTA ANA SEKTOREAN DAGOEN UDALAREN JABETZAKO R4/B PARTZELAREN JABETZA ARRASATE S. KOOP-RI ESLEITZEKO HITZARMENA.

5.- 2013KO LEHEN HIRUHILEKOAREN AURREKONTUARI BURUZKO INFORMAZIOAREN BERRI EMATEA.

6.- TOKI ADMINISTRAZIOA ERREFORMATZEKO AURREPROIEKTUARI BURUZ ETA EUSKADIKO UDAL LEGEARI BURUZ, PP TALDEAK AURKEZTU DUEN MOZIOA.

7.- TERRORISMOAK UDALERRIAN ERAILDAKO BIKTIMEN OMENALDIA ETA ANITZATESPENA EGITEARI BURUZ, PP TALDEAK AURKEZTU DUEN MOZIOA.

8.- SEXU ASKATASUNARI ETA SEXU DIBERTSITATEARI BURUZ ADIERAZPEN INSTITUZIONALA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA.

Betiko legez, berangoztar guztiak animatu gura ditugu udal bilkuran parte hartzera.

Berriro webean

Mai 06 2013

Ikusten duzuenez, Berangoko Bilduk webgunea aldatu du. Orain Berangoko EH Bilduren webgunea duzue hau. Migrazioaren prozesuan zehar arazo batzuk izan ditugu eta ezin izan dugu zuengana normaltasunez heldu. Aurreko egunotan, berriz, gure jardun normala hartuko dugu eta azken asteotan egindakoaren berri ere emango dizuegu orrialde hauetatik, bereziki Berangoko EH Bilduren Udal taldeak aurrera daramatzan ekitaldiak, argitalpenak…

Dakizuenez, hauxe da gure jardunaren komunikazio-bide nagusia, beste hedabideetan lekurik ematen ez baitigute edo, gutaz hitz egiten dutenean, askotan guk esandakoa edo egindakoa desitxuratzen baitute…

Horretaz gainera, badakizue  gurekin harreman zuzena izan ahal duzuela berango@bildu.info  helbidean edo Ehbildu Berango Facebookaren bidez .

Beraz, eskerrik asko izan duzuen pazientzagatik. Berriz ere hemen gaituzue informatzeko prest.

Ez-ohiko udalbatza bihar Berangon aurrekontuen onarpena PNV eta PPren arteko akordioaren ostean

Mar 06 2013
tasio5803

Ez-ohiko udalbatza ospatuko da bihar Berangoko udaletxean eta besteak beste,udal aurrekontuen onarpena izango da aztertuko den gaietako bat.

Berangoko Bilduk beste behin ere ozen salatu nahi du PNVren Gobernu Taldearen gardentasun eta negoziatzeko borondate falta. Udal Gobernuak aurrekontuen zirriborroa Ogasun Batzordean otsailaren 11an aurkeztu zuen lehen aldiz. Otsailaren 28an, berriz, bere behin-betiko proposamena aurkeztu zuen, beste alderdi politikoei proposamenak egiteko aukera ukatuz.

Gainera, PNVk bere aurrekontu proposamena aurkeztu du beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu barik. 10/2003 Foru Araua kontuan hartuz, udal gobernuak honako dokumentuak aurkeztu beharko lituzke: aurrekontuen memoria, onartutako eta erabilitako kreditu-konpromisoen eranskina,transferentzia arrunten eta kapitalen eranskina eta langileriaren eranskina.Gainera, dokumentazio guztia gaztelera hutsez aurkeztu dute.

Bildu Berangok azken hilabeteotan hainbat ekarpen jaso ditu auzokideen aldetik; aurrekontuak lantzeko prozesu partehartzailea abian jarri baitzuen, eta herrian inkesta bat banatu baitzuen herritarren iritziak jasotzeko. Haatik, PNVk ez ditu Berangoko Bilduren ekarpenak zeintzuk diren ezagutu nahi, herriko bigarren indar politikoa garen arren. Ez dute gurekin gure proposamenak eztabaidatu nahi izan.

Eta zer dela eta ez dute gurekin eztabaidatu nahi izan? Bada, Berangoko PPk gaur prentsan azaldu duen bezala, PNVk aurrekontu-akordioa lortu du PPrekin. PPren abstentzioaren truke, Alderdi Popularraren proposamen guztiei men egingo dio PNVk.Proposamen horien artean, besteak beste, dispertsioak sortutako gastuen eraginez euskal preso politikoen senideei zuzendutako dirulaguntzak kenduko ditu PNVk.

Agintaldiaren hasieratik salatzen ari garen bezala, beste behin ere PNVk eskuin espainarrarekin aliantza egitea nahiago du, horretarako berangoztarron oinarrizko eskubideen gainetik pasa behar badira ere.

Gainontzeko udal bilkuretan bezala, Berangoko Bilduk auzokide guztiak udal bilkuran parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Hitzordua 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.

Ostegunean,martxoak 7, ezohiko udal bikura

Mar 06 2013
o54CGetImagenServlet

Ostegunean martxoko ezohiko udal bilkura ospatuko da Berangoko udaletxean, arrastiko 7etan. Hau izango da gai ordena:

1.- AURREKO BILKURAREN AKTA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA.

2.- 2013ko MARTXOAREN 8KO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA ONARTZEA,BIDEZKOA BADA.

3.- 2012. URTEKO AURREKONTUAREN LIKIDAZIOA ONARTZEN DUEN ALKATETZAREN EBAZPENAREN BERRI EMATEA.

4.- 2013. EKITALDIRAKO UDAL AURREKONTU OROKORRAREN PROIEKTUA, ETA PP TALDEAK AURKEZTUTAKO ZUZENKETAK EZTABAIDATZEA ETA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA.

5.- ZERGA ETA TASETAN HOBARIAK EMATEKO DIRULAGUNTZA EMAKIDA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA.

6.- MAISU IBILBIDEKO GARAJEEI BURUZKO EBAZPEN JUDIZIALEEN BERRI EMATEA.
Betiko legez, berangoztar guztiak animatu gura ditugu udal bilkuran parte hartzera.

 

Ostegunean,urtarrilak 31, ohiko udal bilkura

Urt 31 2013
016

Ostegunean urtarrileko ohiko udal bilkura ospatuko da Berangoko udaletxean, arrastiko 7etan. Hau izango da gai ordena:

1.-AURREKO  BILKUREN AKTAK ONESTEA,BIDEZKOA BADA.

2.-BERANGOKO SANTA ANA SEKTOREKO URBANIZAZIO OBREN 7.ZIURTAGIRIA.

3.-ETXEGABETZEEN EGOERA LARRIAREN AURREAN BILDU TALDEAK AURKEZTUTAKO MOZIOA.

4.-FRANKISMOAREN KRIMENEN AURKAKO BILDU TALDEAK AURKEZTUTAKO MOZIOA.

5.- BILKURAREN EGUNERA ARTE ALKATETZAK EMANDAKO EBAZPENAK ETA TOKIKO GOBERNU BATZARRAK HARTUTAKO ERABAKIAK JASOTZEN DITUEN ZERRENDA.

6.ESKAERAK ETA GALDERAK.

Betiko legez, berangoztar guztiak animatu gura ditugu udal bilkuran parte hartzera.